Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %70 autodeterminazio galdeketa egitearen aldekoak dira

Hala jaso du Jaurlaritzak egindako Euskal Soziometroa inkestak. Era berean, %83k uste dute elkarrizketaren bidez konpondu beharreko arazo politikoa bizi duela euskal gizarteak. ETA su-etena hautsi aurretik egin zuten inkesta.

2007ko ekainaren 27a
18:42
Entzun
Jaurlaritzaren Euskal Soziometroa inkestaren azken atalean jasotzen denez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %70ren iduriko autodeterminazioari buruzko galdeketarako eskubidea du euskal gizarteak; gainera, %66ek hurrengo urteetan egitea nahi luke —galdeketa egiteko indarkeriarik gabeko egoera beharko litzatekeela uste dute %41ek, eta hori ez du ezinbesteko baldintzatzat ikusten %25ek—.

Gatazkari dagokionez, elkarrizketatuen %83k uste dute elkarrizketaren bidez konpondu beharreko arazo politikoa bizi duela euskal gizarteak, eta %79 alderdien arteko elkarrizketaren alde agertu dira. %17k, aldiz, uste dute indarkeria behin betiko desagertu arte ezin zaiola ekin elkarrizketari. Nolanahi ere, ETAk su-etena hautsi aurretik egin zuen inkesta Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.