Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioek eta Eudel Euskal Udalen Elkarteak gizarte zerbitzuen mapa eta zerbitzu horiek hornitzeko prestazio zorroa onartu dituzte. Horiek bermatzeko diru poltsa berezia sortuko da, gainera.
Akordioa bi urte barru jarriko da indarrean, 2016ko abenduan. Data horretatik aurrera, zerrendan agertzen diren zerbitzuak “eskubide subjektibo” izango dira, hau da, legez exijitu ahal izango dira eta ez dira abagune ekonomikoaren menpe egongo.
2016an, hamar milioi euro jarriko dute jarriko dute zorro berezi horretan, eta 2017tik aurrera, hogei milioi urtean. Helburua da 2017an Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek orotara 1.101 milioi euro bideratzea gizarte zerbitzuetarako.