Gaur goizean aurkeztu dute, Artiumen, aurtengo Araba Euskarazen kanta eta bideoklipa. Ekainaren 16an egingo da Arabako ikastolen aldeko jaia, Amurrion. Egileek ez ezik, hainbat lagunek parte hartu dute: ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek, eta Mikel Markez, Zuriñe Hidalgo, Naroa Gainza, Imanol Ubidea eta Txiki Macao, besteak beste.
Aitor Garate Aresketa Ikastolako zuzendaria izan da aurkezpenean, eta letra eta musikaren eta bideokliparen egileak ere han izan dira. Garate gustura agertu da emaitzarekin. "Ikastolarekin lotura handia duen jendeak egin du guztia, Igon eta Unai Ikastolan daude eta Luis ikastolako gurasoa da".
Hasieratik zerbait parte-hartzailea izatea kanta nahi zutela esan du Garatek, eta giro polita izan dela adierazi du. "Alaitasuna trasmititu, eta euskara ezagutzeaz gain, erabiltzeko gonbitea egin nahi izan dugu, horrek sortzen duen poza adieraziz, erraz ikasi eta dantzara gonbidatuko duen abestia".
50 egun inguru geratzen dira Araba Euskarazerako, eta hainbat ekitaldi izango dira ekainaren 16ra bitartean.