Araba "suntsitu" nahi izatea leporatu dio EH Bilduk PPri

2013ko uztailaren 31
12:10
Entzun

Koalizioaren ustez, PP Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua (CSN) "erabiltzen" ari da Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko "antzezlanean". Segurtasunaren aurrean etekin ekonomikoak bilatzea egotzi dio EH Bilduk PPri.

Ohar bat plazaratu du koalizioak CSNk argitaratutako txostenaren harira. EH Bilduk Araba "suntsitu" nahi izatea leporatu dio PPri, "berriro ireki nahi duelako erabat zaharkituta dagoen eta, batez ere, segurtasun baldintzak betetzen ez dituen zentral nuklear bat". Zentrala behin betiko ixteko berme bakarra hura eraistea dela uste du, eta eraispen lan horiek "lehenbailehen" hasi behar direla gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.