Aralarrek atzo ez zuen Arabako Batzar Nagusietan Isaias Carrasco PSE-EEren hilketa gaitzesteko adierazpenaren alde egin, "konponbidea ez delako soilik ETA garaitzea". Dena dela, atentatua salatzen duela gogoratu du berriz ere.
PPk, PSE-EEk, EAJk, EAk eta EBk bozkatu zuten adierazpenaren alde. Aralarrek ez ezik, EAE-ANVk ere ez zuen sinatu idatzia.
"Zuzenbide Estatuaren bidez" ETA garaitu egin behar dela dio adierazpenak, eta "[Espainiako] Estatuko segurtasun indarrak babestu" egiten dituztela.
Iñaki Aldekoa Aralarreko batzarkideak esan du adierazpen hori "PPren diskurtso politikoa" baino ez dela, eta "tamalgarria" dela beste alderdi abertzaleak alde agertzea. "Segurtasun indarrei ezin zaie txeke zuririk eman, atxilotuen giza eskubideak urratzen dituzten susmoak daudelako. Aralar pertsona guztien eskubide denen alde dago".
Politika
Arabako Aralarrek ez du Carrascoren hilketa gaitzesteko adierazpenaren alde egin, "konponbidea ez delako soilik ETA garaitzea"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu