Politika

Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute Rabanera ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa

PPren aurkako botoekin eta PSE-EEko batzarkiden abstentzioarekin, Arabako Batzar Nagusiek atzera bota due EAJk, EAk eta EBk Ramon Rabanera ahaldun nagusiaren kontra aurkeztutako zentsura mozioa. "Gobernu baztertzaile bat beste gobernu baztertzaile batekin" ez dutela ordezkatuko azpimarratu du Juan Carlos Prieto Batzar Nagusietako PSEren abstentzioa arrazoitzeko.

2005eko urriaren 11
15:12
Entzun
Ezustekorik ez da gertatu. Atzo hasi ziren zentsura mozioa eztabaidatzen, eta atzo bertan iragarri zuen Prietok PSEk ez zutela ekimena babestuko. Abstenitu egin dira gaurko bozketan batzarkide sozialistak, eta, beraz, EAJk, EAk eta EBk ez dute babes nahikorik bildu zentsura mozioak aurrera egin zezan.

Abstentzioa argudiatzeko, "gobernu baztertzaile bat beste gobernu baztertzaile batekin" ez dutela ordezkatuko adierazi du Prietok, eta, era berean, nabarmendu du inbestidura saioan ez bezala ez dutela Rabaneraren aldeko botorik emango: "botoa haiek alferrik galdu ditu-eta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.