GArabien greba

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garabilariak lanean hasiko dira

Atzo akordioa lortu zuten, greban dauden garabi enpresek eta aseguru etxeek, Madrilen. Akordioa onartuta, bide bazterretan zeuden autoak jasotzen hasi dira Nafarroako garabilariak, goizean goizetik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bestelakoa izan da egoera ordea. Garabi enpresa asko ez daude konforme atzo lortu zen akordioarekin, izan ere tarifen gaia ez da konpondu. 15 egunetako epea jarri dute tarifen gaian tratua egiteko, bestela berriz ere greba egingo dutela iragarri dute.

2004ko abuztuaren 28a
16:53
Entzun
Gaur egungo tarifak duela 20 urtekoak direlako hasi ziren greban Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garabi enpresak. Hala ere, atzo Madrilen lortutako akordioan ez da tarifen kontu hori jasotzen.

Beraz, 15 egunetan tarifan gaia negoziatzen ez bada, berriz ere grebari ekingo diotela jakinarazi dute garabi enpresek. 15 egun barru greba hasiko balitz, aseguru etxeei begira egingo dute greba seguru aski, hau da, autoak errepidetik kentzen dituztenean autoaren jabeari kobratuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.