Ibarretxeren plana
Arabako enpresarien aburuz Ibarretxeren planak ondorio kaltegarriak izan ditu ekonomian
Arabako enpresaburuen idazkari Jose Manuel Fartok adierazi duenez Ibarretxen planaren eztabaidak "ikaragarri murriztu ditu inbertsioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan". Radio Euskadin eginiko adierazpenetan nabarmendu duenez, "eztabaidak eragin nabarmena izan du ekonomian; arlo politikoan ezengortasun handia sortu du, eta atzerriko enpresak beldur dira gurean inbertsioak egiteko orduan".
Fartoren aburuz, eztabaidak sortutako ezegonkortasunarez ondorioz "enpresek bere dirua gorde eta errentagarritasuna bilatzen dute. Izan ere, oraindik inork ez daki Ibarretxeren planak zein bilakaera izango duen. Hori argitu bitartean inbertsioak gero eta murritzagoak izango dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu