Eguraldia arazo ugari ari da sortzen egunotan Euskal Herrian. Atzo goizean, esate baterako, izotzak hogei istriputik gora eragin zituen Euskal Herriko errepideetan. Horietatik hemeretzi Nafarroa iparraldean gertatu ziren, eta beste laurak Araban, N-1 errepidean. Hainbat orduz, itxita egon zen N-1, kamioi baten istripuaren ondorioz. Astebururako ere oso tenperatura hotzak iragarri dituzte.
Gasteizko aterpe bateko langileek, bestalde, jakinarazi dute hotza dela-eta herritarrez lepo dutela eraikina eta istilu ugari izan dituztela; salatu dutenez, langileak zein erabiltzaileak jo dituzte.
Arabako eta Nafarroako errepideetan hogei istriputik gora eragin ditu izotzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu