Eusko Jaurlaritzaren proposamena

Arabako Foru Aldundiak helegite administratiboa jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren aurka

Arabako Foru Aldundiak helegitea administratiboa jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian lehengo larunbatean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Estatutu berri baterako onartu zuen proposamenaren aurka. Ramon Rabanera Arabako Ahaldun Nagusiak eman du helegitearen berri, eta proposamenaren osaketa "Arabako audientzia faltarekin" egin delako sartu dute. "Arabari eragiten dio zuzenean proposamenak, eta baita legalitatea bezalako printzipio juridikoei ere", esan du Rabanerak. Helegitea aurrera ateratzen ez bada, Auzitegi Konstituzionalera jotzeko asmoa agertu du.

2003ko urriaren 28a
16:40
Entzun
Ramon Rabanerak adierazi duenez, Arabako Diputazioaren ustetan larunbatean Jaurlaritzak onartutakoa ekimen legegile bat da, eta helegitea tramitera onartuko dela uste du. Horrez gain, "abertzaleak urduri" sumatu dituela esan du "arabarren erantzuna azkarra izan baita".

"Arabako Diputazioaren zerbitzu juridikoek hasitako prozesua da eta Arabako Foru Aldundiak hartu du ekimena. Horren berri izan dute erakundeek aurrerantzean", adierazi du Rabanerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.