Arabako hamalau alkatek mendien industrializazioa gelditzeko eskatu dute
Arabako hamalau alkatek manifestu bat sinatu dute, Arabako mendien babesa bultzatzeko eta horien industrializazioa gelditzeko. Eusko Jaurlaritzak interes ekonomikoak bultzatuta zentral eolikoen egitasmoak onartu dituela gogorarazi dute, eta Arabako gizartearen gehiengo handi baten nahien aurka ari dela diote. Bide batez, Arabako Biltzar Nagusiek aurkako botorik gabe onartu zuten Mugarri Plana defendatu dute, energia egitasmoen garapen iraunkorra lortzeko. Ildo horretan, Cantoblancoko zentral eolikoaren izapideak bertan behera uzteko eskatu diote Jaurlaritzari. Hori da aurreratuen dagoen egitasmoa, eta bertan egingo duten kaltea onartuz gero gainerakoak ere eraikiko dituztela uste dute alkateek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu