Gertaera atzo gauean izan zen23.30etan gutxi gora behera. Ezezagun batzuk Gasteizen dagoen akademia baten kontra pinturazko botilak bota zituzten. “Zaldiaran” akademia Manuel Iradier kalean dago eta honen aurrealdearen kontra pintura gorri eta horiko botilak bota zituzten. Ondorioz hainbat leiho apurtu ziren.
Iñaki Oyarzabalek, gogor kritikatu du bart gauekoa. “Akademiak jasaten duen zazpigarren erasoa da eta oraindik giro radikaleko talde askok jendea intimidatzen jarraitzen du”.Gainera adierazi duenez “Arabarren alde lan egiten jarraituko dugu eta ez gaituzteisilaraziko”.
ERASOA
Arabako PPk Rabaneraren akademiaren aurkako erasoa salatu du
Arabako PPk atzo gauean izan zen erasoa salatu du. Hain zuzen orain dela gutxi arte Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusiaren jabegoa izan den akademiaren aurkakoa. “Nahiz eta batzuk oraindik ikusi nahi ez, mehatxuak eta xantaiak ez dira bukatu” adierazi du Iñaki Oyarzabal Arabako PPko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu