euskal herria

Arabako ustelkeria kasuan EAJk ardura duela uste du legebiltzarrak

Alderdi jeltzaleak ez beste talde denek egin dute ebazpenaren alde. EAJk "epaiketa paraleloak" egin izana salatu du.

2012ko maiatzaren 10a
16:15
Entzun

EAJko kargudun ohi batzuek De Miguel Arabako ustelkeria eta espioitza auzian ardura politikoa izan zutela uste du Eusko Legebiltzarrak, gaur onartutako ebazpenean jaso dutenez. EAJk ez beste talde denek egin dute ebazpenaren alde. Alderdi jeltzaleak aurka bozkatu du. 

2010eko martxoan Alfredo de Miguel EAJko kide eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatua atxilotu egin zuen Ertzaintzak, ustelkeria egotzita. Beste zazpi lagun ere atzeman zituen. De Miguelek egun batzuetara dimisioa eman zuen. Garai hartan, Vital Kutxako presidenteorde ere bazen. 

Justiziak ez ezik, Eusko Legebiltzarrak ere ikertu du kasua, auziaren lau adarrak aztertuz. Hogei bat lagun daude inputatuta.

EAJk gaurko saioan esan du legebiltzarreko txostenak "gabezia handiak" dituela, eta "epaiketa paraleloak" egin izana salatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.