%5,43

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botiketan aurreztutakoa.

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Berrordainketa sistema ezarri gabe ere, botiketan diru gutxiago gastatzea lortu du Eusko Jaurlaritzak. Uztaileko datuak dira azkenekoak, berrordainketa abian izan den lehen hilabetekoak: aurreko urteko uztailean baino 2,3 milioi gutxiago gastatu ditu Jaurlaritzak: guztira, 41,3 milioi. %5,43ko jaitsiera da hori. Ika-mika izan zuten Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak; okerreko datuak zabaldu zituen Madrilek, eta nabarmendu zuen sendagaietan gehiago gastatu zuela Jaurlaritzak berrordainketa ez ezarrita. Nafarroan bai, jarri dute sistema hori: aurreko uztailean baino %18,7 txikiagoa izan da gastua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.