EUSKAL PRESOAK

Araian egingo dute aurten Lasterbidean, ekainaren 5ean

Presoen eta haien gertukoen elkartasunez eginiko lasterketaren laugarren edizioa izango da. 1.500 lagun bildu nahi dituzte.

Lasterbidean lasterketaren laugarren edizioa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 12a
09:27
Entzun

Aurreko hiru edizioak Oiartzunen (Gipuzkoa), Larrabetzun (Bizkaia) eta Berriozarren (Nafarroa) egin ondoren, Araban egingo dute laugarrena; Araian.  Ohi bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute ordurako; lasterketa laburra eta luzea goizean, eta zozketak, sari banaketa, ekitaldia, kale animazioa, herri bazkaria eta abar ondoren.

Lasterketaren aurtengo edizioaren aurkezpenean, antolatzaileek gogorarazi dute "Kirolaren eremutik eginikoa eta kirolean oinarritutako elkartasun herri ekimena" dela Lasterbidean, "euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun adierazpen zintzoa egin nahietik" duela lau urte sorturikoa: "Izan ere, ehunka dira beren etxetik urrun bizi diren euskal herritarrak: espetxean, ihesean edota deserrian".

Aurkezpenean, salatu dute presoen eta senideen eskubideak urratzen dituztela oraindik: "Azken boladan gertatutakoak are larriagotzen du gure elkartasun urrats honen bidez ere guk eta Euskal herriko gehiengoak gainditu nahi dugun egoera gogor hau. Beraz, egoera honetan geldirik ezin garela egon adierazteaz gain, gaurkoan ere Lasterbidean-etik izerdia botaz korri egiten jarraituko dugula ozen esan nahi dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.