Araitz Zubimendi aske geratu da, zigorra osorik bete ostean
DONOSTIA. Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Araitz Zubimendi hernaniarra Mansillako espetxetik (Leon, Espainia) irten zen atzo, sei urtez preso egon ondoren. Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita, sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten Zubimendiri, beste hainbat gazterekin batera. Nahiz eta sei urteotan tarte bat kalean eman, epaiketaren ostean, berriro espetxeratu zuten, zigorra osorik bete zezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu