Araitz Zubimendi euskal presoa libre geratu da gaur, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez. Mansillako espetxean (Leon, Espainia) zeukaten.
Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten Zubimendiri, beste hainbat gazterekin batera. Gaur bete ditu sei urte kartzelan, nahiz eta tartean denboraldi bat kalean eman zuen; epaiketa ondoren zigorra osorik bete zezan berriro sartu zuten espetxean.