Araiz: “Ez dugu onartuko PSNk kanpotik baldintzatzea”

2015eko uztailaren 22a
19:42
Entzun

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentari eta bozeramailearekin eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Gobernuaren osaera eta programa negoziatzeko orduan lau indarrek izandako desadostasunak azaldu ditu, aurrera begirako hainbat gogoetarekin batera. Hona hemen Araizen adierazpen batzuk:

“EAJk Nafarroan sekula izan ez duen pisu politikoa lor dezake, eta hori aprobetxatzen saiatuko da”.

“Badugu lau urte adostutakoa aurrera eramateko, gauzak lehenago gure artean erabakitzeko, eta bidean PSN etortzen bada gure proposamenetara, oso ondo. Baina ez dugu onartuko PSN kanpotik baldintzatzen aritzea”.

“Euskararen gaian, Geroa Baik ez zuen tira egiten negoziazioetan. Gai batzuetan esaten zuten 'hemendik', baina horretan ez”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.