ERREAKZIOAK

Araizek dio Barcinaren erabakiak "erregimena berreraikitzeko asmoari" erantzuten diola

"Adostasuneko" hautagai baten alde egin du Garcia Adanerok.

Araiz, Nafarroako presidente izateko hautagai gisara aurkeztu zenean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 11
07:30
Entzun

Adolfo Araiz EH Bilduko hautagaiak herritarrak zoriondu ditu, haren ustez haiek izan baitira Barcinaren gobernuaren "politika okerrak, ustelkeriak eta kudeaketa kaltegarria" azaleratu dituztenak. Edonola ere, "amarrutzat" jo du Barcinak zerrendaburu izateari uko egin izana, "erregimena berreraikitzeko asmoari erantzuten diona". UPNk eta PSNk hauteskundeen ondoren bat egitearen aukeraren aurrean, "alternatiba plural eta eraginkorra" indartzearen beharra nabarmendu du Araizek.

Carlos Garcia Adanero UPNko Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak, Barcinaren erabakiaren inguruan galdetuta, erantzun du ez dagoela ezer esatekorik "arrazoi pertsonalak" argudiatzen direnean, baina garrantzitsutzat jo du UPNren hautagaiaren inguruan "adostasuna" lortzea. Halaber, espero du UPN bezalako "alderdi egonkortu" batek hautagai on bat izendatzea.

Alfonso Alonso PPren Espainiako Parlamentuko bozaramaileak nabarmendu du Barcinak "une zailetan" erakutsi zuen "ausardia", eta gaineratu du espero duela UPNk "berme berbera" emango duen beste hautagai bat aukeratuko duela.

LAB sindikatuak, berriz, "herritarren garaipentzat" jo du Barcina zerrendaburu ez izatea: "Mobilizazio sozialak utzi du haren politika antisozial eta ustela zilegitasunik gabe". Sindikatuak beharrezkotzat jo du ahalegin handiagoa egitea "erregimena birsortzeko edozein saio saihesteko eta Nafarroan aldaketa politiko eta sozialerako prozesu bat martxan jartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.