Halaber, Nafarroa Baik ezker abertzaleari "bizkarra eman" diola kritikatu du Pernado Barrenak. Ezker abertzaleak Nafarroa Bairi Bergarako proposamenaren filisofia bere egitea eta autodeterminazio eskubidearen aldarria egiteko eskaria egin ziola ekarri du gogora Batasuneko kideak.
Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek "erabakia aurrez hartuta" zutela salatu du. "Ezker abertzaleari egin diote mespretxua atzoko bilerara eraman zuten jarrerak erakusten du garbien. Nafarroa Baik atzo gauean ohar bat bidali zuen komunikabideetara akordiorik ez zela lortu esanez, hala ere, zenbait hedabidek bilera egin aurretik jaso zuten ezezkoaren berri ematen zuen oharra".
Nafarroa Bairen esanetan, ezker abertzaleak indarkeriaren aurrean duen jarrerak eragotzi du akordioa lortzea. Barrenak, hala ere, puntu horren gainean hitz egiteko aukerarik ez dutela izan nabarmendu du. Batasuneko kideak Jose Antonio Urbiola EAJko kideak izandako jarreraren berri eman nahi izan du. Urbiolak "ez zituen bere egiten Bergarako ekimenean jasotakoa", zehaztu du Barrenak, "eta Nafarroa Baiko alderdiren batek bere egingo balitu, EAJ koaliziotik kanpo geratuko litzatekeela".
Horrez gain, Nafarroa Baik "Espainiako Kogresuan diputatu bat lortzeari lehentasuna eman" diola nabarmendu du, "Euskal Herrian eszenatoki berri bat sortzeko aukerari muzin eginez".
Ezker abertzaleak gaur arratsaldean emango du jakitera Donostiako Kursaalean Espainiako hauteskunde orokorrei begira izango duen jarrera.
Nafarroa Bai-Bergarako proposamena
Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek "erabakia aurrez hartuta" zutela salatu du Barrenak
Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak salatu duenez, Nafarroa Baik atzo arratsaldeko bilera egin aurretik bidalia zuen jada komunikabideetara Bergarako proposamenaren printzipioekin bat egiten ez zuela zioen oharra. Barrenaren esanetan, Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek Nafarroan "euskaltzale eta abertzaleen arteko akordio historiko bati eta martxoko hauteskundeei begirako elkarlanari uko egin diote".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu