Espainiako Gorteetako hauteskundeetarako Aralarrek eta EBk ez dute koaliziorik osatuko. Hala agertu dute bi indar politiko horietako buruzagiek, nork bere kasara, Donostian egin dituzten agerraldietan.
Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EBk egin dien eskaintza ezin zutela onartu, batetik, Gipuzkoara mugatzen zelako, eta, bestetik, "ez programa aldetik, ez zerrenden osaera aldetik, ez zelako orekatua". Azaroaren 7an Aralarrek EBri eskaintza idatziz egin ziola agertu du Zabaletak, baina bilerak egin eta telefono bidezko harremanak izan dituzten arren, idatzizko erantzunik ez dutela jaso zehaztu du.
Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak, berriz, deitoratu egin du Aralarrekin ados ez jartzea, "ezkerreko alderdiek bat egitea beti delako ona". Madrazoren arabera, Aralarrek uko egin dio koalizioa osatzeari.
Politika
Aralar eta EB bakarka aurkeztuko dira Espainiako hauteskundeetara, koaliziorik osatu gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu