Aralarko larreak irekitzeko festa egin dute, Larraitzen (Abaltzisketa, Gipuzkoa). Duela hamabi urte hasitako ospakizuna da eta aurten gainera jai honekin eman zaio hasiera Enirio-Aralarko Mankomunitatearen sorreraren 600. urteurrenari.
Jende ugari bildu da eta guztira 18.000 ardi inguruk egin dute goi larreetarako bidea. Aralarreko larreetan igaroko dituzte datozen hilabeteak.
Gillermo Olmo eskultorearen harrespila ere inauguratu dute gaurkoan. Olmoren eskulturak mankomunitateko 15 herrien elkartasunaren adierazle da. Egunean zehar, Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertso saioa eskaini dute eta Mieltxo Saralegik Antziko harria jaso. Juan Mari Beltranek musikariak ere emanaldia eskaini du.
Larraitzen dantza emanaldiak, trikitilariak, abere erakusketa, esku-langintza azoka izan dira, besteak beste.
gizartea
Aralarko larreak irekitzeko festa egin dute
Duela hamabi urte hasitako ospakizuna da. Gaurkoan musikaz eta dantzez gozatu ahal izan dute Larraitzera (Abaltzisketa, Gipuzkoa) gerturatu direnek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu