Eusko Legebiltzarra

Aralarrek 2008ko aurrekontuak negoziatzen segituko du

Ez du osoko zuzenketa aurkeztuko.

2007ko azaroaren 28a
13:24
Entzun
Aralarrek ez die Eusko Jaurlaritzaren 2008ko aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko eta negoziatzen segituko du, Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak gaur jakinarazi duenez. "Seguru gaude gizarte politikan eta etxebizitzen arloan hobetu daitezkeela, eta ehunen bat emendakin egin ditugu".

PSE-EEk astelehenean zioen aurrekontuez aurreakordioa lortu duela Jaurlaritzarekin (EAJ, EA, EB). Atzo EHAK-k aurreratu zuen ez dituela onartuko. PPk ere ez ditu onartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.