EAJk eta EAk egindako eskaintza onartzea erabaki du Aralarrek, eta, ondorioz, Arabako foru gobernuan parte hartuko du. Jeltzaleek zazpi sailen ardura izango dute gobernu berrian; EAk birena eta Aralarrek Gazteria eta Gizartekintza sailarena.
Arabako diputatu nagusia aukeratzeko bozketan abstenitu egin zen Aralar. Aldiz, hauteskundeetan haren koaliziokide izan zen EBko batzarkideek PSEren alde egin zuten. Horren ostean, foru gobernuko parte izateko eskaintza egin zio Aralarri Xabier Agirre diputatu nagusi jeltzaleak. Eskaintza hori aztertu eta onartu egin du Aralarreko zuzendaritzak. Erabakia hartzeko, Arabako foru gobernuak azken bi legealdietan "izaera konstituzionalista" izan duela eta hori aldatu beharra, zein Araban "beharrezkoa" ikusten duen indar abertzaleen arteko elkarlana sustatzeahartu ditu aintzat Aralarrek.
Politika
Aralarrek Arabako foru gobernuan parte hartuko du
EAJren eta EAren eskaintza onartu du, eta, horrenbestez, hiru alderdien artean gidatuko dute Arabako Diputazioa. Zazpi zail jeltzaleen esku izango dira; EAk bi gidatuko ditu eta Aralarrek bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu