poliTIKA

Aralarrek datorren astean azalduko dizkie EA eta ezker abertzaleari bion akordioaren "gabeziak"

Bilera egingo dute hiru indar politikoek, Patxi Zabaletak esan duenez. Aralarrek beste gai batzuk ere jarriko ditu mahai gainean, baina ez ditu aurreratu zeintzuk izango diren. EA eta ezker abertzaleak ekainaren 20an sinatu zuten ituna, euskal estatua lortzeko xedearekin.

2010eko uztailaren 8a
15:51
Entzun
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak jakinarazi du hurrengo astean bilduko direla EA eta ezker abertzalearekin hauei aurkeztutako akordio esrategikoari buruz, eta orduan azalduko dizkie horretaz kritikak Aralarrek. Horretara "mugatuko" da alderdia, Zabaletak gaur esan duenez.

Haren arabera, "gabezia handiak ditu" itunak, "batez ere, ezkerreko ikuspegitik". Aralarrek beste gai batzuk ere ipiniko dizkie mahai gainean, baina koordinatzaileak ez du iragarri zeintzuk izango diren gai horiek. Bilera zein egunetan izango den ere ez du esan.

EA eta ezker abertzaleak ekainaren 20an sinatu zuten akordio estrategikoa, Bilbon, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela diote idatzian. Handik bi egunera egin zioten Aralarri "elkarrizketa ofizialak" hasteko proposamena, eta honek ontzat jo zuen gonbitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.