Aintzane Ezenarro Aralarreko eusko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak ere nahiko lukeela eragile abertzaleek bat egitea, "baina inor baztertu gabe, indar abertzale guzti-guztiek egin beharko lukete bat, eta indarkeria behin betiko baztertuta".
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak duela pare bat hilabete iragarri zuen udazkenean hasiko dela eragile independentisten blokea lehen pausoak ematen. Ezenarrok adierazi du "ezer" ez dakiela Aralarrek. "Hori iragarri zutenei galdetu beharko zaie", esan du Ezenarrok gaur goizean Euskadi Irratian.
politika
Aralarrek dio abertzaleen bat-egitea inor baztertu gabe egin behar dela
Aintzane Ezenarrok adierazi du "indarkeria behin betiko baztertu" behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu