Euskal Herria

Aralarrek EAJri eskatu dio "disimulurik gabe" egiteko erabakitzeko eskubidearen alde

Aberri Egunean independentziaren alde baino gehiago "Espainiarekin adostutako formula baten alde" egin zuela salatu du Zabaletak, eredu hori nahikoa ez dela iritzita.

Zabaleta eta Ubera, gaurko agerraldian. ARALAR
2014ko apirilaren 24a
07:27
Entzun

"Erabakitzeko eskubidearen duintasun politikotik" ezin da onartu EAJk Aberri Egunean egindako proposamena, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailearen ustez. "Oinarri hori ezin da Espainiaren egituraketaren aldaketa batekin mozorrotu, ezta aldebiko akordioekin ere". Horregatik, "inongo zalantzarik gabe, ihesbiderik, disimulurik edo lotsarik gabe" erabakitzeko eskubidearen alde egiteko eskatu dio Aralarrek EAJri.

Zabaletaren ustez, sozialistek defendatzen duten eredu federalista ere ez da balekoa, horrek ere erabakitzeko eskubidea ezkutatzen baitu, haren ustez: "Bere ereduak ez badu herritarren hitza errespetatzen, ez du ezertarako balio". Horrez gain, PPk autodeterminazioa ukatzeko konstituzioarekiko errespetua erabiltzea "gezurra" dela dio Zabaletak; legeak alda daitezkeela adierazi du, eta horren adibide jarri du Espainiako trantsizioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.