Euskara

Aralarrek, EAk eta EAJk Foru Hobekuntza aldatzea eskatuko dute, "euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko"

Aralarrek, Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak Nafarroako Foru Hobekuntza aldatzea eskatuko dute Nafarroako Parlamentuan, "euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko". Eskaera otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak egingo duen bilkuran egingo dute. Aralarreko legebiltzarkide Patxi Telletxeak adierazi duenez, "euskararen erabilera alderdikoiarekin amaitzeko adostasun bat lortu nahi dugu".

2005eko otsailaren 4a
18:06
Entzun
Telletxearen ustez, "PSNk eta CDNk markatuko dute txostenaren norabidea. Akordio bat lortzea da helburua, eta prozesu horretan zenbait gauzak uzteko prest gaude. Hala ere, PSNk eta CDNk ere ahalegin bat egin beharko dute".

Proposamenaren helburua Nafarroako Foru Hobekuntzaren bederatzigarren artikulua aldatzea da, "euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.