Aralarrek eskatu du ikasle etorkinak hobeto banatzeko

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren III. Immigrazio Planak gabeziak dituela salatu dute Aralarrek eta Ezker Anitzak. Ikastetxe publiko eta itunpekoen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa galdegin du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak: «Garrantzitsua da baita ere ikasle etorkinen artean D eredua sustatzeko neurriak hartzea». Gizarte laguntzenmurrizketak ere salatu ditu, eta Lanbiden aniztasunaren unitatea sortzeko eskatu du.

Ezker Anitzeko Mikel Aranaren irudiko, ibilbide laburra izango du planak. «Etorkinen eskubideen eta betebeharren aitortzan urrats gehiago egin beharko lirateke, eta lege arau egonkor bat sortu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.