politika

Aralarrek eta ABk abertzaleen elkarlanerako erabaki eskubidea dute lehentasun

"Etorkizuneko" ezker abertzaleaz ere hitz egiteko prest azaldu dira, barne antolaketa, ildo politikoa eta ideologikoa eztabaidatu eta adosteko.

2010eko irailaren 9a
15:54
Entzun
Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak (AB) dei egin die Euskal Herriko alderdi abertzale guztiei, "salbuespenik eta bazterketarik gabe", erabaki eskubidea lortzeko asmoz urratsak egin ditzaten "elkarlanean". Abertzaleen arteko "akordio politiko bat" nahi dute Aralarrek eta ABk.

Erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko pausoak gaurko egitura administratiboa kontuan hartuta egin beharko liratekeela azaldu dute. "EAEn eta Nafarroan erabakitzeko eskubidea biltzen duen estatutu berria idatzi, eta Ipar Euskal Herrian lurralde elkargo batean gauzatuko den ezagutza instituzionala".

Halaber, adierazi dute "etorkizuneko" ezker abertzalearen oinarriez eztabaida sustatu nahi dutela. "Gaur egun ezker abertzalea anitza eta zabala da. Baina zatituta dago". Bat egiteko, haien iritzian barne antolaketa, ildo politikoa eta ideologikoa eztabaidatu eta adostu beharko lirateke. "Bakerako bidean urratsak egiten badira, eztabaida horretan ere sakontzen joan behar dugu". Horretarako "oztopo nagusia" ETA dela diote.

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea eta Rebeka Ubera antolaketa idazkaria eta ABko idazkaritzako kide Andde Sainte Mari eta Joseba Garai elkarrekin agertu dira gaur Donostian, prentsaurrekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.