Nafarroa Bai koalizioan saltsa ez da bukatu. Izan ere, gaur Aralarrek eta EAJk NaBairekin "desleiala" izatea egotzi diote EAri, eta adierazi dute maiatzaren 22ko udal eta foru "hauteskundeetarako koaliziotik kanpo" ikusten dutela.
"Azkeneko hilabeteetan presioa pairatzen ari gara, NaBai hausteko, ahultzeko edo zatitzeko saioekin. Eta dena argudio faltsu gisa, adostasuna, indar metaketa edo Batasuna koalizioan sartzea lortu nahian, Batasunak inoiz eskatu ez duenean sarrera. EAk hilabeteak daramatza hizkuntza bikoitzarekin, eta larriena dena: koalizioarekin kontraesanean dauden eta hau haustea bilatzen duten akordioak egin ditu Batasunarekin, Nafarroa akordio horietan sartuz. Hori bateraezina da koalizioarekin", esan dute Aralarrek eta EAJk.
Hala, EAri eskatu diote "soilik NaBairen aldeko apustua" egin dezala. "EAk berehala ez badu egiten halako adierazpen publikorik, pentsatuko dugu Batasunarekin dituen itunak dituela lehentasun, eta hurrengo hauteskundeetarako koaliziotik kanpo ikusiko dugu".
"NaBairen aldeko adierazpen publikoa" atera dute Aralarrek eta EAJk. Bi alderdiok eta independente batzuen taldeak koalizioa itxitzat eman eta ostiral honetan aurkezpena egin nahi dute.
Bi alderdi politiko horiek gaurko adierazpen horretan diote NaBai dela UPNren alternatiba, eta Nafarroan "aldaketa ezkertiarra, aurrerakoia, soziala eta abertzalea" lortzeko eragilea.
nafarroa
Aralarrek eta EAJk NaBaitik kanpo ikusten dute EA
Koalizioarekin "desleiala" izatea egotzi diote, eta eskatu diote "soilik NaBairen aldeko apustua" egin dezala. "EAk berehala ez badu egiten halako adierazpen publikorik, pentsatuko dugu Batasunarekin dituen itunak dituela lehentasun, eta hurrengo hauteskundeetarako koaliziotik kanpo ikusiko dugu". Aralarrek, EAJk eta independente batzuen taldeak Nafarroa Bai itxitzat eman eta ostiral honetan aurkezpena egin nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu