Inaki Irazabalbeitia Aralarreko nazioarteko politikarako arduradunak Europako Batzordeari zuzendutako hainbat galdera erregistratu ditu Europako Parlamentuan. Horietan batzordeari galdetu dio finantza erakundeen erreskatea diseinatzerako orduan EAEko eta Nafarroako zerga araudi berezituak kontuan hartu dituen.
EAEk eta Nafarroak erregimen fiskal berezkoak dituztela gogorarazi du Aralarrek. Hauexek dira aurkeztutako galderetako batzuk:
- Espainiako erreskaterako funtsak jaso ahal izateko baldintza fiskalak ezartzerako orduan, kontuan hartzen ari dira EAEko zein Nafarroako zerga erregimenak berezituak direla?
- Batzordea kontuan hartzen ari da bi erkidego horien zerga autonomia eta dituzten zerga arloko eskumenak?
- Espainiako estatuaren barruan dauden erregimen fiskal berezituetarako eszenatoki ezberdinak kontuan hartzen ari da Batzordea?