politika

Aralarrek "ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzeko" egingo du kongresua, irailean

Irailaren 26 eta 27an egingo du IV. biltzarra, Iruñean, eta alderdiaren estatutuak "eguneratu" eta ponentzia politikoa "gaurkotu" gura ditu.

2009ko uztailaren 15a
16:19
Entzun
Aralarrek irailaren 26 eta 27an egingo du IV. Kongresua, Iruñean, Baluarte Batzar aretoan, "alderdiaren estatutuak eguneratzeko eta ponentzia politikoa gaurkotzeko" asmoz eta, bide batez, "ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzeko helburuarekin". Gaur aurkeztu dute ekimena, Donostian.

“Kongresu honekin ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzearekin batera, ezker abertzale politiko, eraldakorra, eraginkorra eta demokratikoan sakonduko dugu”, adierazi du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak.

Estatutuen ponentzia eta ponentzia politikoa zuzendaritzak dagoeneko adostuak ditu, eta militantziari helarazi dizkio, ekarpenak eta zuzenketak egin ditzan. “Orain hiru urte, su-eten garaian onartu zuen azken ponentzia Aralarreko Biltzarrak. ETAk berriz ere bere jardunari helduta, Nafarroan aldaketa politikoa eragotzita eta PSE-PPren akordioarekin osatutako Jaurlaritza berriak utzitako panoramara egokituko dugu mezua”.

Beste alderdi ezkerreko eta abertzaleekin lankidetza "estutu" nahi dute, baita gizarte mugimenduekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.