Aralarrek gaitzetsi egin du gaur Hondarribiako Alardean Jaizkibel konpainiari Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ezarri dizkion ibilbide aldaketak. Aintzane Ezenarrok Eusko Legebiltzarrean Rodolfo Aresek aldaketa horiek azaltzeko eskatu du, eta horrekin batera Emakundek ere aldaketak egiteko argudioak zergatik onartu dituen ere azaldu beharko lukeela esan du.
Ezenarrok salatu duenez Herrizaingo Sailaren erabakiak emakumezkoak ikusezin bihurtu nahi ditu, eta inposatutako erabakia dela gaineratu du. "Berdintasunean parte hartzeko oinarrizko eskubidearen gainetik ezin du inola ere aipatu duten segurtasun argudioa egon", esan du Ezenarrok. Azken urteetan, gainera, Hondarribian giroa normaltzen hasita zegoela adierazi du.