Aralarrek gatazka "betikotzeko" arriskua ikusten du

2015eko otsailaren 21a
20:19
Entzun

Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak adierazi du kezkagarriak direla giza eskubideen errespetuaren eta urraketen inguruan gaur egun dauden zenbait jokabide. “Ikusten ari garena da bakearen eraikuntzarako inposatu nahi den bidea okerrekoa dela; alegia, bide judiziala hartu dela, eta bide hori ez dela zuzena. Zoritxarrez, bide horretatik lortzen den gauza bakarra da gatazka betikotzea. Inposatu nahi den bide horren aurrean, elkarrizketaren eta akordioaren bidea aldarrikatzen dugu”.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta EAJri eskatu die Espainiako Gobernuari jarraipena egiteari uzteko eta euskal gizartean akordioak bilatzeko.

Uberaren arabera, "konponbidea soilik arlo politikotik eta akordio politikoaren bidetik etorriko da. Ez dago bidezidorrik. Bakea eta elkarbizitza eraikitzeko akordio politikoak behar dira. Soilik horrela bidera genezake konponbidea, eta lor genezake egia, justizia eta erreparazioa”.

Hegoaldeko Ohiko Batzarra egin du Aralarrek gaur goizean, Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.