EAJk eta EAk lehengoan EBren babesa lortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2008ko aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta gaur Aralarrena erdietsi dute. 40 emendakin aurkeztu zituen Aralarrek, eta EAJk eta EAk onartu egin dizkiote. 35,5 milioi euroko igoera izango dute, horren arabera, aurrekontuek.
Euskara, kultura, gizarte gaiak, sexu berdintasuna edota nekazaritzari buruzko proposamenak izan dira Aralarrek egin dituenak. "Orain aurrekontuak aurrerakoiagoak, sozialagoak eta euskaltzaleagoak dira", adierazi du Rebeka Ubera Aralarren batzarkideak.
Hilaren 20an onartuko dituzte 2008ko kontuak -786 milioi eurokoa-, lau alderdi haien botoekin -EAJ eta EA gutxiengoan daude Gipuzkoako Batzar Nagusietan-.
Politika
Aralarrek Gipuzkoako Aldundiaren 2008ko aurrekontuak babestuko ditu
EAJk eta EAk haren 40 emendakin onartu dituzte. "Orain aurrekontuak aurrerakoiagoak, sozialagoak eta euskaltzaleagoak dira", esan du Ubera Aralarren batzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu