EUSKAL HERRIA

Aralarrek Gipuzkoako bakegintzaren gaineko batzorde txostengilean parte hartuko du

2012ko apirilaren 27a
18:21
Entzun

Aralarrek Gipuzkoako bakegintzaren gaineko batzorde txostengilean parte hartuko duela jakinarazi du ohar bidez, guztiek berdintasunean egotea ahalbidetzen duelako. Rebeka Ubera Batzar Nagusietako Aralarren bozeramaileak, eta Ernesto Merino lurraldeko koordinatzaileak, izango dira ponentzian parte hartuko duten ordezkariak. 
Agerraldia osorik

Aralarren arabera, "irabazle eta galtzailerik gabeko bakea eraikitzeko urratsak guztion artean eman behar dira, eta horretarako bidea salbuespenik gabeko elkarrizketa integratzailea eta ez baztertzailea da".

Aralarren nabarmendu du bakea eraikitzeko ekimena erakundeetatik gaindikoa behar dela izan, baina erakundeetan ere ekimenak bideratu behar direla, betiere, "ekimen integratzaile, eta ez baztertzaileak, ordezkari guztien parte hartzearekin". 

Hala ere alderdiak berretsi du Gipuzkoan bake ponentzia bat martxan jartzeak ez duela "zentzu handirik", "oso partziala eta mugatua" delako. Aralarren ustez bestelako aterki zabalagoa eskatzen du eta erakundeetatik kanpo alderdien arteko harremanak normalizatuagoak izatea. Halaber gogoratu dute sortu nahi den ponentziari "instrumentalizazio" arriskua ikusten diotela, legebiltzarreko hauteskundeak atarian direlako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.