Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio aurkez dezala 2020ra arteko energia estrategia

2011ko martxoaren 16a
13:45
Entzun

Aralarrek legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari eskatzeko aurkez dezala "behingoz" 2020ra bitarteko energia estrategia. “Gizarteari behin eta berriz ukatzen zaio energia ereduaren inguruko eztabaida", esan du Dani Maeztu legebiltzarkideak, eta Jaurlaritzari mugitzeko dei egin dio. “Kontuan izanik aurreko dokumentua 2010era artekoa zela, gobernuak berehala aurkeztu beharko luke hari jarraipena emango dion estrategia dokumentua, taldeok eta eragile sozialek euren ekarpenak egin ditzaten”.

Maezturen iritziz, Europako ezkerrak "erronka" handia du energia arloan. "Europako ezkerraren erronkarik garrantzitsuenetakoa, gure garapen eta energia ereduek alternatibak badituztela erakustea da”. Horretarako, Aralarrek ezinbestekoa deritzo "zentral erraldoien energia produkzioan oinarritzen den egungo eredua alde batera uztea”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.