Era berean, Basabek azpimarratu duenez, baketzea eta normalizazio politikoa "bi prozesu ezberdin dira". Aralarren ustez baketzean "Espainiako Gobernuarena eta ETA erakunde armatuarena da protagonismo zuzen eta bakarra". Basabek azaldu duenez, normalizazio politikoari dagokionez, ostera, Euskal Herriko alderdi politikoei dagokie lan egitea.
"Normalizazio politikoari eutsi behar zaio eta dagoeneko badaude horretarako baldinntzak". Basabek azaldu duenez, Ibarretxeri dagokio prozesu hori bideratzea eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteari Nafarroan ardura bera hartzeko deia egitea.
Su-etena
Aralarrek "normalizazio prozesua" lehenbailehen abiatzeko eskatu du
Bake prozesuaren garapenaren zain egon gabe "normalizazio prozesua" abian jartzeko eskatu du gaur Aralarrek. Mikel Basabe eta Aintzane Ezenarro Aralarreko kideak Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariarekin bildu dira goizean. Mikel Basabe Aralarreko koordinatzaileordea pozik agertu da, bilera egiteak horretarako beharrezkoak diren baldintzak badirela erakusten duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu