Aralarrek parte hartzeko deia egin du

2015eko ekainaren 16a
11:36
Entzun

Aralar alderdiak ere bat egin du Gure Esku Dago-ren ekimenekin. "Oinarri-oinarrizko aldarrikapena da", adierazi du ohar baten bidez. "Izan ere, erabakitzeko eskubidea demokraziaren beraren oinarria da".

Horregatik, ekainaren 21ean Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona eta Iruñeko plazak eta estadioak herritarrez betetzeko deia egin du Aralarrek; "Gure Esku Dago ekimenak deitutako ekitaldietan parte hartzeko deia egiten diegu demokrata sentitzen diren herritar guztiei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.