Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo Batzordearen bileratik alde egin du gaur, "batzordeko presidenteak ukatu egin diolako euskaraz lan egiteko duen eskubidea", Aralarrek salatu duenez.
EAEko Fiskaltza Nagusiak 2010eko bere memoria gazteleraz baino ez zuela igorri parlamentura, eta Aralarrek memoriaren aurkezpena atzeratzera eskatu zuen, harik eta idatzia euskaraz ere izan arte. "Izan ere, Eusko Legebiltzarreko araudiak bere 2. artikuluan dio legebiltzarkideek bi hizkuntza ofizialak berdin-berdin erabiltzeko eskubidea izango dutela, nola Eusko Legebiltzarrarekiko harremanetan hala beren eginkizunak betetzean. Gaur, baina, Herrizaingo Batzordeko presidente sozialistak ez du aurkezpena atzeratu eta ukatu egin dio Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basaberi euskaraz lan egiteko duen eskubidea. Horren aurrean, Aralarrek utzi egin du batzordea".
Alderdiak beste batzuetan ere gaitzetsi izaj du "euskarak legebiltzarrean jasaten duen gutxiespena".