Torturak

Aralarrek torturaren aurkako kanpaina abiatuko du

"Tortura gaur egungo arazoa" dela argudiatuz, torturaren aurkako kanpaina abiatuko du Aralarrek. "Tamalez, Euskal Herrian atxilotutakoen kontra tortura sistematikoki aplikatzen dela esan daiteke" Aralarren iritzian, tortura horiek "gogor" salatu dituzte, eta bi eskari egin dituzte: Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori "inkomunikazioa ahalbidetzen duen legedia" bertan behera uzteko eskatu diote, eta Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxeri "Ertzaintzak ez dezala torturatu" eta " ertzain-etxeetan bideo-kamerak jartzeko.

2004ko abenduaren 4a
16:29
Entzun
Aralarren iritzian, "Euskal Herritarrek torturak jasaten dituzte, inkomunikazioa ahalbidetzen duen legearen babesean (Prozedura Kriminaleko Legearen 520 eta 520 bis artikuluen babesean). Beraz, lege horiek bertan behera uzteko eskatu diote Espainiako Gobernuko Presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori.

Gogorarazi dutenez, nazioarteko hainbat erakunderen txostenek "behin eta berriz salatzen dute Espainiako erresuman modu sistematikoan torturatzen dela".

Horregaitik guztiagatik, torturaren kontrako kanpaina bat abiatzea erabaki dute. Kanpaina horretan bi gauza egingo dituzte: "torturak salatzeko kartelak Euskal Herriko kaleetan ipiniko dira, eta, bestetik, gabonetako postalak bidaliko dizkiegu Zapatero eta kartzela erakundeei, baita Ibarretxeri eta Barne Sailari ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.