EA, ezker abertzalea eta Aralar gaur bilduko dira bigarrenez. Uztailaren 19an elkartu ziren Iruñean, eta hitzordu hartan, EAk eta ezker abertzaleak sinatutako txostena aztertu zuten, Indar politiko independentisten arteko akordio estrategikorako oinarriak izenekoa. Bilera hartan, elkarlanean jarraitzea adostu zuten.
Ezker abertzaleak eta EAk ekainaren 20an aurkeztu zuten euren "akordio estrategikoa", Bilbon, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela azpimarratu zuten. Ituna Euskal Herri osoari begira egindakoa da, herrialde guztien berezitasunak kontuan hartuta.
Alternatibarekin, Aralarrekin bildu eta bi egun geroago batu ziren, uztailaren 21ean, eta elkarlanean aritzeko bidea zabaldu zuten.
Politika
Aralarrekin bigarren aldiz batzartuko dira gaur, EA eta ezker abertzalea
Ez dute zehaztu lekua eta ordua. Uztailaren 19an bildu ziren lehenengoz, EAren eta ezker abertzalearen arteko akordioaren txostena aztertzen jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu