Aralar alderdi politikoaren zuzendaritzak astelehenean jakinarazi zuen 2009an EAEko hauteskundeetan bakarrik aurkeztea erabaki duela, eta militanteek gaur hori berretsi egin dute Hegoaldeko batzarrean, Bilbon. "Proiektu politikoa defenditu eta sendotu" nahi dute. Datozen egunetan onartuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak.
2005ean ere bakarrik aurkeztu zen, eta legebiltzarkide bat lortu zuen -Aintzane Ezenarro, Gipuzkoatik-. 2007ko udal eta foru hauteskundeetan, aldiz, EBrekin aurkeztu zen.
Aralar prest azaldu da beste alderdi abertzale batzuekin elkarlanean aritzeko -EAk "polo subiranista" artikulatzeko proposamena egin du eta ezker abertzaleak ondo ikusia du-, baina Jon Abril koordinatzaileordeak esan du bereiztu egin behar direla hauteskundeak eta bake eta normalizazio prozesuak.
Hurrengo hauteskundeetarako bi irizipide orokor izango ditu Aralarrek: "Politiken gardentasuna eta iruzurrari zero tolerantzia; eta herritarren parte-hartzea ziurtatzeko bideak ezartzea". Halaber, sei lan-ardatz bilduko ditu bere proposamenak: krisiari aurre egiteko politika sozialak bultzatzea; giza eskubideen defentsa eta bakegintza; etxebizitza eskubide unibertsala izatea; hizkuntza politika berria; gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta ingurumen politika.
Aralar gustura dago orain arteko bideaz. “Euskal Herriak ezker abertzale zibila, zabala, eraldatzailea eta eraginkorra behar du. Eta Aralarrek etorkizuneko ezker abertzale horren bidea ezarri du. Orain arteko ezker abertzalearekiko aldaketa ekarri du”.
Politika
Aralarren batzarrak berretsi egin du EAEn bakarrik aurkezteko erabakia
Militanteek Hegoaldeko batzarra egin dute gaur, Bilbon. Abertzaleen elkarlana dela-eta, Jon Abril koordinatzaileordeak esan du bereiztu egin behar direla hauteskundeak eta bake eta normalizazio prozesuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu