Aralarren, Ezker Abertzalearen, EAren eta Alternatibaren ohar bateratua

2011ko abuztuaren 16a
17:02
Entzun

 

Eusko Alkartasuneko –Ikerne Badiola, Mariano Alava–, Ezker Abertzaleko –Miren Legorburu, Txelui Moreno–, Alternatibako –Oskar Matute, Begoña Vesga– eta Aralarreko –Patxi Zabaleta, Jon Abril, Rebeka Ubera, Txentxo Jimenez, Iosu Murgia– ordezkaritzak elkartu dira gaur goizean, Aralarren egoitzan, Espainiako Estatuko datozen hauteskunde orokorretarako eskaintza bateratua sortzeko aukera aztertzeko.
Bileran, azaroaren 20ko bozen garrantzia nabarmendu dute alderdiotako ordezkariek. Hauteskunde horietan azaleratuko da Euskal Herriak eskatzen duela Madrilekiko eta Europarekiko kanpo eta barne harremanen markoa erabaki ahal izateko subjektu politiko gisa duen eskubidea betetzea.
Puntu horretan, datozen hauteskundeei begira hautes-subjektu bat eratzearen gainean hausnarketak eta proposamenak trukatu dituzte bi alderdietako ordezkariek, eta haiek aztertu eta datozen bilera batean eztabaidatzeko konpromisoa hartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.