Aralarren ustez, Amaiur da bozetako aukera «eraginkor» bakarra

Ezadostasunak baztertuta, alderdiak batzen dituzten ideietan bilduta daudela adierazi du Uberak

Iñaki Lasa Etura.
Donostia
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Amaiur Euskal Herrian orain arte izan den «indar metaketarik handiena eta garrantzitsuena» dela ziurtatu du Rebeka Uberak, Aralarreko antolaketa idazkariak, Hegoaldeko zuzendaritzarekin bat egindako agerraldian.

Koalizioa eratzeko alderdi politikoek beren arteko ezadostasunak albo batera utzi, eta batzen dituzten ideietan bildu direla adierazi du, momentu politiko «garrantzitsuak» hala eskatzen duelako. Amaiur euskal gizarteak bakearen eraikuntzan duen «erronkari behar bezala» erantzuteko tresna «eraginkor eta bizkorra» da, Uberaren esanetan.

Indarrean dagoen eskuineko politika neoliberalak «porrot» egin duela azaldu du, eta horregatik aldaketak ezkerraren aldetik etorri behar duela. Politika horiek bultzatzeko eta garatzeko Amaiur da tresna egokiena, haren ustez.

Hori dela eta, koalizoko kideak «irabazle eta galtzailerik gabeko gizartea» eraikitzeko lanean jardungo direla ziurtatu du; euskal gizartearekin elkarlanean, Espainiako Gobernua «mugiaraziz». Horretarako, baina, oraindik funtsezko urratsak egin behar direla zehaztu du Uberak; izan ere, «presoen eskubideetan eta amnistia bidean» ez da pausorik eman. «Bide luzea dugu aurrean, bake iraunkorra eraikitzeko bidean. Egoera horretan, denok berdinak izan behar dugu».

Herritarrei Amaiurren alde bozkatzeko eskatu zien, eta bihar Donostiako Anoetako belodromoa txiki uzteko deia egin, «garai berri honetan, bideari elkarrekin ekitera, belodromotik hasita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.