Mikel Arana Ezker Batuko eledunak uste du Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak «Amaiurrekin hitz egitea beste aukerarik» ez duela izango. Raxoik Kongresuko talde guztiekin hitz egiten hasten bada Amaiurrekin ere hitzegin beharko lukeela esan du Aranak,Radio Euskadin. «Gutxieneko izaera demokratikoa baldin badu, bere joku arauak onartu beharko lituzke, eta eragile politiko ororekin mintzatu beharko luke».
PP alderdikoko buruak iragarri du ez duela koalizioarekin harremanik izango, eta EBko bozeramaileak uste du eskuineko hedabideen «presioagatik» hartu duela jarrera hori. Hala ere, espero du legealdiak aurrera egin ahala Raxoik jarrera aldatzea eta indarkeriarik gabeko ziklo politikoari heltzeko ausardia izatea. Egungo egoera politikoak atzera bueltarik izan ez dezan, «urratsak» egiteko eta Amaiurrekin hitz egiteko eskatu dio Aranak PPri.
Horretaz gain, EBko bozeramaileak uste du Raxoik espetxe politika aldatu beharko lukeelagobernura iristen denean. Sakabanaketa politikari amaiera ematea eta gaixorik dauden presoak eta zigorraren hiru laurdenak beteta daukatenak aske utzi beharko lituzkeela iritzi dio. Presoen sakabanaketa politikak «aspaldi» amaituta egon beharko lukeela esan du Aranak, «mendekuan» oinarritutako politika delako.
Urtarrileko manifestazioa
Hala eta guztiz ere, Aranak iragarri du Ezker Batuak ez duela parte hartuko urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioan. Izan ere, deialdiaren hainbat punturekin ez du bat egiten EBk: zehazki, ez dago ados amnistia eskatzearekin, ezta «hilketak egin dituzten presoei» izaera politikoa ematearekin ere.
Arana: «Raxoik Amaiurrekin hitz egingo du»
Mikel Aranak iragarri du EBk ez duela parte hartuko urtarrilean presoen alde egingo den manifestazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu