Atxiloketak

Aranibar, Agirre eta Cardaño Parisera eraman dituzte

Parisen atxilotutako beste kidearen izena oraindik ez dute jakinarazi.

2007ko uztailaren 5a
12:44
Entzun
Parisen daude dagoeneko Jose Antonio Aranibar, Ekaitz Agirre eta Aingeru Cardaño, astelehenean Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) ustez etakideak izateagatik atxilotu zituzten euskal herritarrak. Ordutik Baionako polizia etxean eduki dituzte, eta gaur Miarritzeko (Lapurdi) aireportutik hegazkinez eraman dituzte Parisera, epailearen aurrera eramateko.

Frantziako Poliziak esan duenez, atxiloketa garaian hirurak lehergaiz betetako furgoneta batean zihoazen.

Paristik gertu beste bi euskal herritar atzeman zituen Frantziako Poliziak asteartean. Haietako bat Iker Beristain Gutierrez dela esan zuen atzo Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak. Bestearen izena oraindik ez dute jakinarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.