Besteak beste, iragan asteazkenean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurka eginiko operazioaz eta larunbatean Bilbon izandako manifestazioaz jardungo dute Arantza Quiroga PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.
12:30ean egingo dute bilera. Bertan, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren politikak "sintonian" egoteko modua bilatuko dute, ezker abertzalearen estrategia "alde batera utzita".
Urkullu, "zain"
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria Mariano Rajoyren deiaren zain dago bilera egiteko azken sei hilabetekoan gertatu direnaz. "Lasai eseri beharra" azalduko dio bere proposamenez hitz egiteko "memoriaz, biktimez eta espetxe politikaz". Uztailaren 15ean elkartu ziren azkenekoz; harrez gero, ordea, izan du Rajoyrekin idatziz eta telefonoz harremanik, esan duenez.