Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Arantza Zulueta abokatua "erabat bakartu dute" Malagako espetxean. Apirilean atxilotu zuten, eta harrezkero sei hilabetez Caceresko emakumezkoen moduloan egon da. Azken asteetan espetxe horretako euskal presoek protestak egin dituzte, itxialdia barne, azken asteetako bakartzea salatzeko, eta egoera konpotzeko espetxeko zuzendariarekin hitz egiten ari zirela, Zulueta Malagara eraman eta isolamendu modulu batean bakartu dute.
Modulu horretan espetxezainarekin du soilik harremana, ez baitago beste presorik. Goizean lau ordu patio ditu, eta gainerako orduak ziegan ematen ditu. Objetu pertsonalak, gainera, mugatuta ditu. AAMk salatu du "mendekuz" ari direla Zuluetarekin horrela jokatzen.
Goizean lau ordu patio ditu, bakarrik ateratzen da patiora eta beste egun guztia ziegan ematen du. Eduki pertsonalak mugatuak izan ditzake, liburuak, arropak e.a. Espetxezainak bakarrik ikusten ditu, ez dagoelako beste presorik modulu honetan: "Euskal preso politikoen eskubideen defentsan urte luzez aritu ondoren, espetxe politikaren ankerkeriak zuzenean aplikatu dizkiote abokatuari, sakabanaketa eta bakartzea kasu".
EUSKAL PRESOAK
Arantza Zulueta abokatua "erabat bakartu dute" Malagako espetxean
Lau ordu soilik ematen ditu egunean ziegatik kanpora, eta espetxezainarekin bakarrik du harremana. AAMk "mendekua" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu